2015/04/16

Txuri Urdin izotz jauregira

Martxoaren 10ean joan ginen Txuri Urdin itzotz jauregira.Abaltsisketako ikasleekin harremana dugunez, gurekin egin zuten irteera. Monitoren laguntzaz jokuak egin genituen, adibidez: armiama  eta uztailaren jokuak. Denbora librea ere eduki genuen gure modura patinatzeko. Momentu batean argiak itzali eta fokoak piztu zituzten eta  konturatu ginen hauek formetako irudiak egiten zituztela. Saioa bukatu zenean kanpoan hamaiketakoa jan genuen denok batera. Ondoren, Zizurkilera bueltatu ginen denok batera bazkaldu eta jolasteko.  Egun ona pasa genuen denak elkarrekin.

olinpiadak

Martxoak 6an 9:15ean plazan geratu ginen Tolosara joateko Eskola Txikitako Olinpiadetara. Aduna eta Alkizakoekin joan ginen autobusean. Olinpiada hauek Berazubin izan ziren, bakoitza bere zenbakira joan zen, jolasten hasteko. Joko hauek egin genituen: pisu jaurtiketa, paratxutea, sokatira, brileta, baloi eseria, luzera saltoa eta erreleboa... bakoitzak bere hamaiketakoa eraman zuen. oso ondo pasa genuen.





Zegama

                                   
Martxoak 5ean, osteguna, Zegamara joan ginen egun osoa pasatzera. Iritsi bezain pronto errota bat ikustera eraman gintuzten Nerea eta Olaia monitoreek, honek lokatza garbitzeko balio zuela azaldu ziguten. Errota ikusi eta gero, zeramika museora joan ginen. Bertan, buztinezko ontziak nola egiten diren ikasi genuen. Ontzi bana egin ondoren bazkaldu egin genuen museoaren ondoan. Bazkaldu eta gero batzuk frontoira joan ginen futbolean jolastera eta beste batzun herritik buelta bat egitera. Autobusa etorri zenean herrira bueltatu ginen poz-pozik, ederki pasa genuelako.