2013/06/28

Villabonako irteera

Ekainaren 5, asteazkena biodibertsitatearen  eguna zelako, Villabonara joan ginen. Hori zela  eta berdez jantzita joatea erabaki zuten antolatzaileek.
9: 30 etan atera ginen Zizurkilgo plazatik. Bertan ekintza desberdinak egin genituen:
2,3 eta 4 mailakoak umeek

FRAISORO - MAKETA-

Ikasturte honetako lehenengo hiruhilekoan Fraisoroko eraikuntza ezberdinei buruzko lana burutu genuen 4. eta 6. mailako ikasleok euskara eta gazteleran. Matematikan berriz, maketa bat egitea erabaki genuen. Baina zer eraikuntza aukeratu?

Harreman gehien, gaur egun Matia Fundazioak duen zaharren egoitzarekin izan dugu ikasturtean zehar eta oso zaila bazen ere, egoitza horren maketa egitera ausartu ginen.

Azaro inguruan hasi ginen lanarekin. Hasieran, eraikuntzaren benetako planoak eskuratu eta zein neurritan egingo genuen erabaki behar zen. Froga ezberdinak egin ondoren, planoak 5 aldiz handitzea erabaki genuen.

Fatxada denon artean egiteko lana izan zen, bikoteka, bakoitzak zati bat eginez. Gainontzeko zatiak banakako  lana izan ziren (Alaitzek esan zigun bakoitzak zein zati egin).

Planoa marraztu ondoren, rotuladorez errepasatu eta kartoi gogorretan itsatsi genuen. Hau eginda, poliki eta kontu handiz kartoi gogorra moztea izan zen hurrengo lana.

Denon puskak moztuta zeudela, planoari eta argazkiei begiratuz, zatiak lotu behar izan genituen. Une honetan konturatu ginen, neurketetan, eragiketetan egindako akats txikiek zer garrantzi zuten. Izan ere, cm bateko aldearengatik, pusketak ez zuten bat egiten. Beraz, hauek nola konpondu pentsatzen hasi eta tartetxoak betetzea erabaki genuen.

Eraikuntzaren pareta guztiak osatuak genituela, neurketa zehatzak egin ondoren, teilatuak sortu genituen, eta momentu honetan ere konturatu ginen hutsuneak azaltzen zirela.

Azkenik, maketaren montajearekin bukatzeko, balkoiak, ranpak, eskailerak eta miradorea egin genituen material ezberdinak erabiliz: egunkari orriak, pintzak...

Bukatzeko, dena margotu eta azken ukituak eman genizkion.

Ikasturteko azken astean, ekainaren 19an, Fraisorora bertara joan ginen egindako lana beraiei oparitzera. Izugarri gustatu zitzaien eta txalo zaparrada bat jaso genuen. Lan handia egin dugu eraikuntza hau osatzen baina aitona-amonen, Fraisoroko langileen... aurpegi alaiak ikustea izan zen guretzat oparirik onena.

Hona hemen argazkiak: