2012/04/27
2010/11/26
ZIZURKILGO AZOKA
2010/05/18
PAPER ESKOLA


Maiatzaren 11an 3.zikloko ikasleok Tolosako Paper Eskolara irteera egin genuen. Urarekin lotutako ekintza ezberdinak egitera. Besteak beste, arazketa prozesua nola ematen den, errekako florak zein mikroorganismo dituen... ikusi ahal izan genuen. Gainera, urarekin esperimentatu eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izan genuen.
TORTILLA TXAPELKETA.
Maiatzaren 12an ospatu genuen tortilla txapelketako irabazlea Leire Rodrigo irakaslea izan zen. Arantxi Usandizaga izan zen bigarren sailkatua eta Alaitz Zengotitabengoa hirugarrena.
Mila esker parte hartu zenuten guztioi. Tortilla guztiak ere, goxo-goxoak baitzeuden.
Hona hemen adibide batzuk...
2010/05/06
Patata tortilla lehiaketa
Gogoratu nahi dizuegu maiatzaren 12an patata tortilla lehiaketa egingo dugula eskolan. Dagoeneko ari dira partehartzaileak animatzen, beraz, ongi prestatu zartagia eta sua eta tortilla goxo goxoak prestatu!
2010/04/27
ESKOLA TXIKITAKO OLINPIADAK
Pasa den ostiralean Eskola Txikitako Olinpiadetan parte hartu zuten 2. eta 3. zikloko ikasleek. Hasieran eguraldi txarra egingo zuela zirudien arren, azkenean ateri egon zen goiz osoa eta denok primeran pasa genuen. Ikasleak kirolari profesionalen antzera aritu ziren errelebo, pisu jaurtiketa, soka tira... kiroletan parte hartuz. Gainera, iaz gure eskolan egon zen Iñaki Lizasorekin topo egin genuen eta nola ez! hura ere taldeko argazkia ateratzera gonbidatu genuen.
2010/04/23
PIANOJOLEA ESKOLAN
Astearte honetan, apirilak 20, Xabier Lizaso pianojolea etorri zitzaigun eskolara. Oso saio atsegina egin genuen berarekin. Abesti eder askoa ere ikasi genuen, ea gogoratzen garen:
Goazen eskolara!!
Txoratuta al zaude?
Bai, bai, ez eta bai!
Kantatuz dantzatuko dut zurekin.
1, 2, 3, 4
Eta zer egingo dut bihar goizean
Kantatuz dantzatuko dut zurekin!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)