2010/04/27

ESKOLA TXIKITAKO OLINPIADAK


Pasa den ostiralean Eskola Txikitako Olinpiadetan parte hartu zuten 2. eta 3. zikloko ikasleek. Hasieran eguraldi txarra egingo zuela zirudien arren, azkenean ateri egon zen goiz osoa eta denok primeran pasa genuen. Ikasleak kirolari profesionalen antzera aritu ziren errelebo, pisu jaurtiketa, soka tira... kiroletan parte hartuz. Gainera, iaz gure eskolan egon zen Iñaki Lizasorekin topo egin genuen eta nola ez! hura ere taldeko argazkia ateratzera gonbidatu genuen.