2012/09/17

ESKURSIOA FRAISORORA

Ostiralean fraisorora irteera egin genuen, zaharren egoitzara joan ginen. Lehenengo gelak erakutsi zizkiguten. Hauek  batentzat edo birentzat ziren eta binaka komuna banatzen zuten. Logeletan telebista zuten eta beren gustuko argazkiak, panpinak...
Aitona-amona batzuk ezagutu genituen. Amona zaharrenak 100 urte zituen eta gazteenak 59 urte. 61 urteko gizon bat ere ezagutu genuen, gaixotasun larri batengatik hitzak galdu zituena.
Eguneko zentroa ere ikusi genuen. Bertan beraiek prestatutako bizkotxoa eta goxokiak eman zizkiguten.
Egoitzan, eskulanak, meza, musika... egiten dituzte eta guk musika jotzen entzun genituen.

Gero, Amasaraino oinez joan ginen eta han bazkaldu eta arratsaldea pasa genuen. Batzuk futbolean, beste batzuk pelotan, besteak harrapaketan...

EGUNA ASKO APROBETXATU  ETA OSO ONDO PASA GENUEN.



4. eta 6. mailakoak