2015/04/16

Zegama

                                   
Martxoak 5ean, osteguna, Zegamara joan ginen egun osoa pasatzera. Iritsi bezain pronto errota bat ikustera eraman gintuzten Nerea eta Olaia monitoreek, honek lokatza garbitzeko balio zuela azaldu ziguten. Errota ikusi eta gero, zeramika museora joan ginen. Bertan, buztinezko ontziak nola egiten diren ikasi genuen. Ontzi bana egin ondoren bazkaldu egin genuen museoaren ondoan. Bazkaldu eta gero batzuk frontoira joan ginen futbolean jolastera eta beste batzun herritik buelta bat egitera. Autobusa etorri zenean herrira bueltatu ginen poz-pozik, ederki pasa genuelako.