2015/04/16

Txuri Urdin izotz jauregira

Martxoaren 10ean joan ginen Txuri Urdin itzotz jauregira.Abaltsisketako ikasleekin harremana dugunez, gurekin egin zuten irteera. Monitoren laguntzaz jokuak egin genituen, adibidez: armiama  eta uztailaren jokuak. Denbora librea ere eduki genuen gure modura patinatzeko. Momentu batean argiak itzali eta fokoak piztu zituzten eta  konturatu ginen hauek formetako irudiak egiten zituztela. Saioa bukatu zenean kanpoan hamaiketakoa jan genuen denok batera. Ondoren, Zizurkilera bueltatu ginen denok batera bazkaldu eta jolasteko.  Egun ona pasa genuen denak elkarrekin.

No hay comentarios: